Kazetaritza hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
"The Yellow Kid" edo "Mutil horia".

Kazetaritza horia sentsazionalismo joera duen prentsa mota da. Prentsa honetan bereziki elementu atsegin morbosoak lantzen dira: izenburu handiez hondamendiak, istripuak, hilketak, mota guztietako krimenak, sexu arazoak, adulterioak, eskandaluak...[1] beti zehaztasun eta argazki ugariez. Iturriak sarritan ez dita oso garbiak eta ohikoa da zurrumurruei albiste itxura emateko joera. Grafikoki kolore saturatuak erabiltzen dira, bereziki gorria. Informazioa ez da oso antolatuta aurkezten.

Hitzaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen bukaeran New Yorken egunkarien arteko lehia handia izan zen eta zenbait hedabidek berriak handitu egiten zituzten salmentak handitzeko. Borroka horretan bi ziren nagusi: Joseph Pulitzerren New York World eta William Randolph Hearsten New York Journal. Bietan "The Yellow Kid" komikia agertzen zen eta hortik New York Pressek kazetaritza horia hitza sortu zuen.[2]

Portugaleraz "kazetaritza marroia" esaten zaio, imprensa marrom.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. W. Joseph Campbell, Yellow Journalism: Puncturing the Myths, Defining the Legacies, Praeger,‎ 2001.
  2. Oscar Masotta: La historieta en el mundo moderno,21-22.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]